XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste batzuk aldiz, ia erabat gizakiaren aktibitatearen emaitza dira.

Lehenengo taldean karbono(II) oxidoa, nitrogeno(I) oxidoa, nitrogeno(II) oxidoa eta karbono(IV) oxidoa sar ditzazkegu; bigarrenean aldiz, sufre(IV) oxidoa eta nitrogeno(IV) oxidoa.

Hala ere, poluitzaile hauen izaera eta ondorioak, ikasgai honetako beste atal batean aztertuko dira.

16.4.- AIREAREN LIKUEFAKZIOA

Tenperatura naikoa baxua eta presioak naikoa altuak direnean, erakarpen-indar intermolekularrak gasaren molekulek duten energia zinetikoa baino haundiago bihurtzen dira, eta honen ondorioz, edozein gas likido bihur daiteke.

Hasiera batean hidrogenoa, nitrogenoa eta oxigenoa gas iraunkor deituak izan ziren, ordurarte inork likidotu ez zituelako.

Arazorik larriena, tenperatura oso baxuetaraino gasa hozteko metodo bat aurkitzea zen.

1880. urtean, arazo hori gainditua izan zen.

Beraz, lehen aldiz airea eta gas iraunkorrak likidotuak izan ziren.

1902. urtean, aire likidoaren bidez oxigenoaren produkziorako lehen bide komertzialak hedatuak zeuden.

Gas bat konprimatzerakoan, molekulak elkarrengana gerturatzera behartzen dira.

Beraz molekularteko indarrak hazi egiten dira, eta sortutako beroa ezabatzen ez bada, gasaren tenperatura igoko duen energia askatzen da.

(Gogora ezazu beroa molekulek higitzeko duten energia dela).

Gas bat konprimatuz gero, (ondoren hoztuz, konpresioan sortutako beroa ezabatzeko) zulo txiki batetik espantsio aske bat jasatzen uzten bazaio, gasa likidotzeko adinako tenperatur beherapena lortuko da.

Espantsio askearen prozesuak, tenperatura jaitsi egingo du.

(Efektu honi Joule-Thomson efektu deritzo).

Konprimatuak dauden gasak, espantsio askearen bidez hozten dira; espantsio-prozesuan puskatu behar diren molekularteko indarrak gainditzeko energia behar bait da.

Hoztutako gasa, sartzen ari den gas konprimatuaren ondoan pasarazten da.

Honen ondorioz, gasaren tenperatura zertxobait gehiago jaitsiko da.